Blog

Gestión de conflictos, mediación y promoción de la convivencia

hezkidetza-lantzearen-garrantzia.jpg

Hezkidetza lantzearen garrantzia

Indarkeria matxistaren aurkako eguna pasa berri dugula, hezkidetzaz aritu gara gaur. Baina… zer da hezkidetza?

Hezkidetza, bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irispide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da.

Zergatitik da hezkidetza hain garrantzitsuak?

Gaur egun, oraindik, generoak estereotipatutako funtzio, rol eta jokabideak errepikatzen jarraitzen dituztelako haurrek. Haur hauek helduaroan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik eza, diskriminazioa eta antzekoak ontzat emateko edo horiek eragiteko arriskua dago. Arrisku hau ekiditeko tresna egokia dugu hezkidetza.

Hezkidetza, eskoletan lantzen den arren gure bizitzako hainbat arlotan lantzeko beharra dugu, eta eskolaz kanpo bada ere, hainbat irizpide kontuan izaten baditugu, guk uste duguna baino gehiago aldatzen ariko gara.

Hizkuntza

Hizkuntzak ez dira sexistak, hiztunok ematen diegun erabilera baizik. Hori dela eta, ezinbestekoa da hizkuntza era inklusiboan erabiltzea baina mintzairaren erabilera aldatuz gero, errealitatea aldatzea lor daiteke.

Ipuinen bitartez  

Ipuin klasikok aztertuz hezkidetza landu dezakegu era erraz batean, ipuinak irakurri eta erreflexionatu. Adibidez;

Nolakoak dira pertsonaiak? Nolakoak neskak eta nolakoak mutilak? Zelakoa da egiten zaien deskribapena?

-Nola maitatzen dute pertsonaiek? Modu desberdin batean egiten al dute neskek eta mutilek? Zertan da desberdina? Zein leku dauka maitasunak beraien bizitzetan? Zentrala al da? Nolako maitasuna da?-Zer egiten dute neskek eta mutilek istorioan? Zein da beraien lana? Nola deskribatzen da lan hau, hau da, ze balio ematen zaio?

Ipuin klasikoez aparte, baditugu Interneten hezkidetza lantzeko ipuinen lista desberdinak, urte desberdinentzako eta gai desberdinak jorratuz. . 

Abestiak lantzea

Abestien bitartez hezkidetza lantzea ere oso aproposa da, gehienetan egunero abesti bat entzuten dugulako, motibatzeko baliagarria zaigulako eta inkontzienteki abestietako mezuak barneratzen ditugulako.

Gazteak egunerokotasunean entzuten dituzten abestiak aztertuz, kontura gaitezke erabiltzen dugun hizkuntzaz eta barneratzen ditugun mezuaz.

Alderantzikatze-araua 

Alderantzikatzearen araua aplikatzea oso erabilgarria da sexismoa atzemateko. Adibidez telebistako iragarkiak aztertuz edo laster datozen gabonetarako jolastailuen iragarkiak ere.

Alderantzikatze araua egiteko, kotxe bat iragartzeko agertzen den neska arropa gutxirekin mutil batengatik alderantzean datza, edo panpinak zaintzen iragarkietan agertzen diren neskak, mutilengatik aldatuz, konturatzeko benetan zein barneratuta ditugun rolak. 

 “Neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien rolak kontuan hartu gabe.” (Urruzola, M.J., Introducción a la filosofía coeducadora, Maite Canal (arg.), 1995).

Fundación GizaguneHezkidetza lantzearen garrantzia
Share this post

Join the conversation