Blog

Gestión de conflictos, mediación y promoción de la convivencia

eskolara-bideak.jpg

Eskolara bideak

Irailean gaude jada, hilabete honetan zehar ikasleek ikastetxeetara bueltatzen dira, kurtso berriari hasiera emanez. Horrekin batera, hainbat lekutan eskolara oinez joateko programak martxan dira.

Baina zergatik eskolara ibiltzen?

Programa hauen helburua haurrak eskolara bakarrik joatea da: oinez, gurpil-aulki, monopatinean zein bizikletan. Eskolarako bide seguruak sortuz, eta elkarlanez osatuz.

Eskolarako bideak askotan motordun ibilgailuetan egiten ditugu, denboragatik, erosotasunagatik edota distantziagatik. Ohitura horiek aldatu eta herriko bide-segurtasuna hobetuz , espazio publikoa pertsonentzat berreskuratzea da programa hauen nahia.

Zeintzuk dira eskola ibiltzen joatearen abantailak?

  • Herria deskubritu, ingurua bizi eta gozatu.
  • Ariketa fisikoa egin.
  • Lagun eta familiarrekin elkar-puntu bezala ulertu elkarrizketak sustatuz.
  • Haurren autonomia garatu.
  • Klasera lasaiago heldu.

Abantaila hauetaz aparte haurrak kalean dituen hiri bat, hiri osasuntsuaren seinale da. autoa protagonista izan ordez ingurumena eta herritar guztiok kontuan hartuko gaituzten hiri eta herriak

Haurrak kalean dabiltzan hiria, hiri segurua da

Antzeko ezaugarriak dituzte herri desberdinetako proiektuek: ibilbide segurua eta planifikatua adosten da, seinaleak jartzen dira bidean zehar, eta topaleku bat baino gehiago daude, norbera bizi den lekuaren arabera haurrak ibilbidean batzen joan daitezen.

Helduak umeen aliatu bihurtzen dira ekimen honetan: bidean dauden hainbat saltoki eta dendatako langileek adi egongo dira, haurrak puntu horretatik pasatzen direnean , eta behar izanez gero laguntza ere jasoko dute umeek denda eta leku hauetan.

Fundación GizaguneEskolara bideak
Share this post

Join the conversation