Blog

Gestión de conflictos, mediación y promoción de la convivencia

umeen_kontseilua.jpg

Umeen kontseiluaren nondik norakoak

Duela aste batzuk eman genion amaiera kurtso honetako Erandiko Umeen Kontseiluari.

Baina, zer da Umeen Kontseilua?

Umeen Kontseila, Alkatetzaren aholku batzordea da. 9- 10 urte bitarteko, Ikastetxe desberdinetako neska-mutilez osatua. Eskola orduetan batzen dira hilean behin, herriarekiko aholku eta proposamenak egiteko. Umeen kontseilukideak zozketaz hautatzen dira, aldez aurretik haien burua bolondres moduan aurkeztu dutelakoan.

Umeen kontseilua, Haur Hirien Sarea proiektuaren barruan kokatuta dago. Baina…Zer da Haur Hirien Sarea proiektua?

Haurren Hiria, tokiko politikan “umetasun” parametroa gehitzen duen proiektu politikoa da, konfiantza eta autonomian oinarrituta.

Eta zergatik haurrekin?

  • Haurrak eskubidea dutelako eurengan eragina duten gaietan parte-hartzeko.
  • Haurrak gaitasuna dutelako, pertsona oro bezala.
  • Helduen ohiko ereduak , alternatiba bat dutelako.

“Haurrak hirietan jolatera itzultzen badira, hiriak seguruagoak bilakatuko dira” FRATO 02

Haurren Hiriak, hirietan haurrei burujabetasuna itzultzeko ekintzak gauzatzen ditu, eta horien parte-hartzea sustatzen du tokiko gobernuetan ahotsa emanez, beraiengan pentsatuz egitura daitezen hirian.

Haurren Hirien Sarea lotura estua du Francesco Tonucci-ren “La Citta dei Banbini” proiektuarekin, hiriak gobernatzeko beste eredu bat proposatzen duena.

Francesco Tonucci psikologia ikerlaria da, marrazkilaria FRATO ezizenez izenpetzen duena, Udalarekin batera “Haurren hiria” egitasmoa martxan jarri zutenetik. Harrez gero, Italiako ehun herritan jarri zen martxan egitasmoa eta ekarpen handiak egin ditu Argentinan, Mexikon, Kolonbian, Perun, Katalunian eta abarren. Euskal Herri mailan ; Erandio , Leioa, Bakio, Bilbo, Arrasate, Santurtzi, Balmaseda, Ermua, Irun, Larrabetzu eta Tolosa dira sare honen partehartzaileak.

Gai honetan interesik baduzue Francesco Tonucci-ren “Haurren Hiria” liburua gomendatzen dizuegu.

 

Fundación GizaguneUmeen kontseiluaren nondik norakoak
Share this post

Join the conversation